73. oharra, 2001ko irailak 20

      KONTUZ, ESTATU BATUEK IRABAZ BAITEZAKETE ETA...

      "Estatu Batuak eta gure aliatuengandik ihes egin eta ezkuta daitezkeelakoan badaude (Bin Laden) jai daukate (...) irabazi egingo dugu"(George W.Bush). Beti esan izan da espero denarekin kontuz ibili behar dela, agian lortu egin baitaiteke. Zalantza handirik ez daukat, Estatu Batuek Afganistan bonbardatu dezakete, eta ziurrenera talibanak botako diztuzte, baita Bin Laden akabatu ere. Estatu Batuak garaile izan daitezke. Eta zer?

      Behin Afaganistanen irabazi genuen. Laurogeigarren hamarkadan herri horretako gobernua komunista zen. Estabu Batuek ez zuten oso gustuko eta botatzeko moduren bat sumatu zuen. Lortu ere egin zuen. Ondorioak zeintzuk izan ziren? Estatu Batuek Talibanen eta Bin Ladenen garaipena ziurtatu zuten; azken hauen erakundea CIAk berak komunisten aurkako gerran trebatu zituenekin dago osatuta. Garai haietan Bulgaria eta Laosen ere gobernu komunista zegoen. Estatu Batuek ez zuten hauek iraultzeko ahaleginik egin. Egun Bulgariako agintean lehen ministro karguan aspaldiko erregeren semea dago; Afaganistanendako ere ez da gerta ezinezko etorkizuna. Laos aldiz, oraindik gobernu komunista duen herrialde pobrea da. Piskanaka mundu-ekonomian sartzeko bideak irekitzen ari dira. Ez da inorendako mehatxua, ezta estatubatuarrentzat ere. Azken hau ere ez da bilakaera ezinezkoa Afganistanentzat. Baina Estatu Batuen nahia Afaganistanen irabaztea da.

      Nola irabaz dezakete Estatu Batuek orain? Estatu Batuen ahalmen militarra eta beste herri batzuen laguntzari esker. Estatu Batuek jada iragarri dute zein den Ekialde Erdiko herrien eta musulman ororen eginbeharrekoa: noren alde dauden garbi esan eta baldintzarik gabeko laguntza eskaintzea. Badirudi, Pakistan horren aldeko azaldu dela. Estatubatuarren politika birtuala lurralde horietan, Isralei baldintzarik gabeko laguntza ematea izan da, baita islamiar munduaren torre biki diren beste bi eremuri ere, Arabia Saudi eta Pakistan.

      Arabia Saudi eta Pakistanek politika ezberdinak dituzte, kokaleku eta historia oso alde banatakoak, baina bi ezaugarri berdintsu dituzte: herri boteretsu eta eraginkortasun handikoak dira lurralde horietan, eta azken hamarkadetan estatubatuarren interesei oso ongi erantzun diete. Bi herrietako errejimenak mendebaldearen aldeko elite modernozaleekin duten koalizio batean oinarritzen dira, islamiar stablishment erabat kontserbatzailea eta oinarri herrikoia duena. Erregimen hauek nahasketa hau kudeatzeko gaitasuna izan dute eta horretxek eman die beren egonkortasuna. Heuren politikaren arrakasta bi alde politikoetan jolasten jakiteak eman die eta haien agerpen publikoek.

      Oraingoan Estatu Batuek esaten diete aski dela, anbiguotasun horrekin amaitu beharra dutela. Estatu Batuek irabaz dezakete, inolako zalantzarik gabe. Baina bilakaera honetan Arabia Saudi eta Pakistango gobernuak kaltetuak izan daitezke, euren herrikoitasuna zartatzeko arriskua izanen dute. Eraitsi egin daitezke, New Yorkeko Dorre Bikien moduan lurreko zorura erori. Gauzak horrela izatekotan, dorre bikiekin gertatu modura, inguruko eraikin txikiagoak ere behera eror daitezke eta beste hainbesteren zimentuak ahuldu. Estatu Batuek egunen batean negar eginen dute Assad, Gaddafi, Arafat eta baita Saddam Hussein bera ere boterean ez daudelako. Heuren oinordekoek oraindik bortitzagoa izan daitekeen amerikarren aurkako gorrotoa erakuts dezakete. Finean hauek ez baitute Estatu Batuen balore modernozaleekin bat egingo.

      Pentsa dezagun, agian hori izanen da Bin Ladenen plana. Hala izatekotan, bere misio suizida Estatu Batuak segada horretara eramatea izanen litzateke.

      Immanuel Wallerstein (2001eko Irailak 20)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).